kixkurre

Gure lurretik

Gure lurretik


Itzuli

Biona Etxea / Lazkao (Gipuzkoa)

  • Biona Etxea
  • Biona Etxea
  • Biona Etxea
  • Biona Etxea
  • Biona Etxea

Agapito Garmendia Esquisabel

Tel.: 943880953
Tel.: 667711050

Produktuak

  • Garaiko barazkiak
  • Barazki landareak

Lazkaoko Biona Etxeko Agapito Garmendia Ordiziako azokara etortzen familiako 5. belaunaldia da. Montes Etxekoekin berdintasun ugari ditu Agapitoren familiak. Bi famili hauetako lehen saltzaile kideak ia aldi berean hasi omen ziren azokan eta Agapitoren postua oso handia izanik, Montes-eko postua bezala bitan zaititua dago; goialdeko postuan lore, landare, barazki landare eta zuhaitzak, eta behealdeko postuan, berriz, garaiko barazki eskaintza zabala eta tomateak.
Negutegi eta baratza dituelarik, Biona Etxetik genero asko ekartzen dutenez, Agapitok konfiantzazko hiruzpalau pertsona izaten ditu postuan.
Asteazkenero Ordiziako azokan, astelehenetan Lazkaon, asteartetan Beasainen, ostiraletan Legazpin eta larunbatetan Zumarragako azokan izaten dira, eta etxea bera ere salmenta puntu bezala jarria daukate.

Kokapena

Hiribarren kalea, 3
Lazkao (Gipuzkoa)

Koordenadak: -2° 11' 22.3476", 43° 2' 21.6564"