kixkurre

Gure lurretik

Gure lurretik


Itzuli

Agerria / Iroulrguy (Behe Nafarroa)

  • Agerria
  • Agerria
  • Agerria
  • Agerria
  • Agerria
  • Agerria
  • Agerria

Jocelyn Cerezales

Tel.: 0033559554
Tel.: 0559374106
Web: www.agerria.com
E-posta: contact@agerria.com

Produktuak

  • Ahatea, patea eta kontserbak

Jocelyn Cerezales iparraldeko saltzailea dugu.
Azokako saltzaile berrienetako bat da, baina pixkanaka bere produktuak ezagutaraztea lortzen ari da.
Ahatearen produktuak ekartzen ditu Baigorriko Agerria baserritik eta ezagunena foie-a da.
Agerria baserrian 13 hektareatan hazten dituzte ahateak eta erlazio zuzena dute bezeroekin, azoketan eta baserrian bertan salduz.
Ahateak % 100ean aire librean hazten dituzte eta jasotzen duten elikaduraren oinarria zerealak dira.
Hilean 3 asteazkenetan Ordiziako azokan egoten da, eta udan Sokoan eta Bidarten egiten diren azoketan.

Kokapena

Agerria Foie Gras, Hiribehere
Iroulrguy (Behe Nafarroa)

Koordenadak: -1° 11' 44.898", 43° 20' 8.6712"