Goierriko produktuak ezagutu, dastatu eta erosteko gunea. Gure baserrietan ekoizten denaren erakusleiho paregabea. Aralar Parke Naturalean, Txindokiren magalean, Goizane eraikinean kokatua
Kixkurgune Goierriko baserrien ataria da. Bertan, lurrak ematen diguna eskaintzen dugu, urteetan, ohituraz, ikasi dugun moduan. Nor garen, nola lantzen ditugun, zein zapore duten... erakusten dizugu.
Nekazariok ekoiztutako produktuak bitartekaririk gabe kontsumitzailearen eskura jartzen dituen gunea da Kixkurgune... ezagunak zaizkigun baserritarrenak, gure lurreko produktuak, baserritik erosita bezala eskaintzen dizkizuegu.
120 m2 denda eta taberna zerbitzura eskaintzen dira, kanpoan beste 40 m2-ko terrazarekin.
Goierriko Nekazal Kooperatiba buru: mende bat bizkarrean, 100 baserritarretatik gora, Goierriko baserritarren isla eta erreferentzi dira. Egun, erronka berriei erantzunez, bertako produktuen defentsan, gizarteari erakutsi eta zuzenean eskaintzea izan da helburua.
Salgai dauden produktuen goi-mailako kalitatea da Kixkurguneren abiapuntua. Eskaintzen diren produktu guztiak beren nortasuna adierazten dute. Izen abizenak dituzte, bereziak dira, nekazari bakoitzaren zigilua daramate, baserritarron lana islatzen duten produktuak dira. Bezeroentzako pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.
Kixkurgune, Goierriko agrodenda, espazioaren kontzeptualizazio berri bat da. ekozlea, eta kontsumitzailea biltzen diren gune honetan aukera berriak zabaltzen dira, dastatu, bizi, ikusi eta jakinez, produktua beste modu batetara baloratu eta gozatzeko aukera izanez.
Goierriko produktuen gama zabalenarekin hornitua: Aralarko gazta, ahuntz gazta, eztiak, mermeladak, sagardoa, txakolina, oilaskoa, haragia. Produktu ekologikoen linea ahalik eta osatuenarekin: arroz integrala, oliba olioa, ardoak... Bertan ekoiztu ezin diren produktuez osatua, garbantzuak, itsaskiak, errioxako ardoa... dira besteak beste aurkituko dituzuenak!
Tel: 943 501 086
Mail: kixkurgune@gmail.com