kixkurre

Gure giroa

Gure giroa


Herriak

  • Herriak
  • Herriak
  • Herriak
  • Herriak
  • Herriak
  • Herriak

Historian zehar zaindu eta mantentzen jakin izan duten gure herriek ohitura, folklore eta tradizio aberatsez hornituak daude.

Berezko zaizkigun sagardotegiak, mahai oparo baten bueltan ematen den giro ezaugarri horrekin, edo eta bertako produktuekin ematen diren azoka anitzek, gure geografiaren punturik aldenduenetako biztanleak biltzea lortzen dute.


Baserriak

  • Baserriak
  • Baserriak
  • Baserriak
  • Baserriak
  • Baserriak
  • Baserriak

Gure kulturaren eta landa lurren ikur, baserriek, mimoz, xamurtasunez jakin izan dute bertako lehen gai horiek landu eta zaintzen, kalitate goreneko produktu eraldatuen bitartez, munduari gure lurren zatitxo bat eskainiaz.

Urtaroz urtaro, naturan ematen den bizi ziklora atxikiak, baserritarrak lur langintzan eta beren produktuetan diraute, abereak zainduz, lehen gaiak eraldatuz, eskulangintzan materialak egokituz…artisau adituetan bilakaturik. Babestu eta mantentzea nahi den bizi ohitura dugu hau.


Natura

  • Natura
  • Natura
  • Natura
  • Natura
  • Natura
  • Natura

Bertako paisai lasai eta harmonikoak, benetako gotorleku espiritualak, nahitaez babestu beharrekoak dira; gizakiek beren arrastoa utzi badute ere, errespetatzen eta maitatzen; horiek horrela, bizikidetza harmoniko eta orekatuan ematen jakin da, gea eta gainerako izakiekin. Hori da, hain zuzen, gure kulturaren iturri nagusi eta oinarri.