kixkurre

Kixkurre opariak

Kixkurre opariak. Xehetasuna handitu


Opari dotorea

Itxura bikaineko detaile aparta, opari dotorea egin nahi dutenontzat. Gure oparirik tradizionalena, gure herriaren usain eta osagarriekin batera dator landutako gaztain zurezko kutxa baten barruan; opari ahaztezina.


Tradizioaren zaporea

Artzai-gazta da izarrik nagusiena, Idiazabal beti. Nazioarteko sari eta onarpen ugari jaso dituen gazta. Ontze-punturik onenean, nekez ahaztuko den zapore handi eta iraunkorra du.


Esna zure zena

Zenbait opari beti dira aproposak. Betiko Idiazabal artzain-gazta gure herriko osagarririk bereizgarrienetakoa da, zurezko kutxa eder baten barruan sartuta.


Artisautza mahaian

Eskuez landutako lurrak, eskuez egindako gaztak, eskuez moldaturiko buztinak aparteko itxura hartzen dute. Artisautza-zeramika, edonolako jakiak aurkeztu, eskaini eta dastatzeko.


Oroigarri ahaztezina

Opari garestienak ez dira beti hoberenak, opari berezi bat nahikoa da askotan sentimendu bat adierazteko. Gure lurraren belar eta orbela, gure ardien artilea edo dunba bat nahikoa dira Goierrin izandako esperientzia eta bizipenak gogorarazteko.


Dastatu eta gozatu

Idiazabal artzai-gazta, Goierrira egindako bisitaren opari eta oroigarririk bikainena. Gazta hau dastatzea gozamena da beti dastamen eta usaimenarentzat.