Itxura bikaineko detaile aparta, opari dotorea egin nahi dutenontzat. Gure oparirik tradizionalena, gure herriaren usain eta osagarriekin batera dator landutako gaztain zurezko kutxa baten barruan; opari ahaztezina.
Osagaiak
Kutxa
Gaztainondoaren egurrarekin landutako kutxa. Neurriak: 38x22x16 cm.
Artzai Gazta
Artisau artzai-gazta kartoizko kaxan, sokazko eskulekuarekin.
Artilea, Belarra eta Orbela
Goierrin bildutako elementu hauek artzantzak gure paisaia eta lurrarekin duen lotura adierazten dute.